PREMANK
Gaur egun, sektore ezberdinetako 500 enpresa baino gehiago gure lantaldearekin fio da prebentzio-jarduera garatzeko lau espezialitateetan.
Gure enpresak espezialitate hauek lantzen ditu (Prebentzioko Zerbitzuen Araudiaren VI. eranskineko 18.2a eta 37. artikuluak): Lan Segurtasuna, Higiene Industriala, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua eta Osasunaren Zainketa.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzaren lan-autoritate eskudunak prebentziorako kanpo-zerbitzu gisa egiaztatu du PREMANK.
Era berean, Eraikuntzaren Lan Fundazioak homologatu egin gaitu beharrezko prestakuntza-saioak emateko, eta Hiruko Fundazioaren bitartez ere prestakuntzak izapidetzen ditugu.
PREMANK, gainera, berdintasunarekin konprometitutako enpresa bat da, eta, hain zuzen ere, EAEko lehen Prebentziorako Kanpo Zerbitzua da arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza egiterakoan genero-ikuspegia kontuan hartzen duena.
ALDERDI HAUETAN LAGUN DIEZAZUKEGU:
– Aurretiko diagnostikoak prebentzioaren arloan
– Langileen segurtasunari eta osasunari eragin diezaieketen arrisku-faktoreak identifikatzea eta ebaluatzea. Arriskuen Hasierako Ebaluazioa.
– Jarduera-programak eta -planak diseinatzea, aplikatzea eta koordinatzea.
– Lehentasunak zehaztea prebentzio-neurri egokiak hartzerakoan eta horien eraginkortasuna zaintzea.
– Kudeaketa Integraleko Sistemak ezartzea lan-arriskuen prebentziorako.
– Langileei prestakuntza eta informazioa ematea.
– Istripuak ikertzea eta analizatzea.
– Lege-araudiak eskatutako dokumentazioa prestatzea.
– Txosten zehatzak egitea:
– Kutsagarri fisikoak neurtzea
– Lan-eremuen azterketa ergonomikoak
– Babes-ekipoak zehaztea
– Lan-eremu zehatzekin lotutako protokoloetan oinarritutako azterketa medikoak.
– Larrialdi-planak
– Autobabeserako Planak
– Segurtasun-aholkularia
– Kudeaketa integraleko sistemak lan-arriskuen prebentziorako
– Segurtasun-azterketak eta -planak eraikuntza-obretan, sustatzaileentzat, bizilagun-erkidegoentzat…