Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jarduera(*), zentro edo establezimendu jakinei eska dakizkiekeen autobabeserako obligazioak arautzen dituen Dekretua garatu du, Autobabeserako euskal araua (azaroko 277/2010 Dekretua) izenekoa, larrialdi-egoerei aurre egiteko helburuarekin.
Arauaren xedea gizartearen segurtasun-maila hobetzea da, eta, hartara, AUTOBABESERAKO PLAN BAT edukitzeko obligazioa ezartzen du. Arau horrek berak planen edukia xehatzen du, eta Euskadiko Autobabeserako Planen Erregistro Orokorrean inskribatzera derrigortzen du, beste batzuen artean.
Jarduerari lotutako arriskuen kontrako autobabesarekin lotutako alderdiei buruzko erabakiak hartzeko teknikari eskudunek idatzi eta sinatu behar dituzte plan horiek.
Halaber, ezarri da autobabeserako planak lege berriaren arabera gauzatu edo hari egokitu beharko direla lau urteko epean, dekretu hau indarrean sartzen denetik. Horrenbestez, aurtengo abenduan betetzen da epemuga.
PREMANK SPA SL enpresak plan horiek gauzatzeko langile gaituak ditu, edo dekretuari buruz dituzun galderei buruzko informazioa ere eman diezazuke. Jarri gurekin harremanetan eta konpromisorik gabeko aholkularitza emango dizugu.
(*) Jarduera industrialak eta biltegiak
Garraio-jarduerak eta -azpiegiturak
Energia-jarduerak eta -azpiegiturak
Osasun-jarduerak
Egoitza-jarduera publikoak
Aisialdi-, merkataritza-, administrazio-jarduerak edo zerbitzuak ematea
Ezohiko jarduerak eta/edo jarduera osagarriak
Irakaskuntza-jarduerak
Tunelak